2017an denera 35.500 pertsonak hartu dute. Horietako ia 12.800 adingabeak dira. Errenta Bermatuak 1.239 lanpostu sortzea eragin zuen, eta 15,3 milioi itzuli ziren zergatan Foru Ogasunera.
“Oso balorazio positiboa” egin du Miguel Laparra Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideetako lehendakariordeak, izan ere, lan sarbiderako eta probreziaren kontrako ezinbesteko elementua da errenta, itzuli-ekonomia duena, kohesio soziala sustatzen duena, eta, are garrantzitsuagoa dena, nafar guztientzat bizi duina bermatzen duena.
Errentaren onaradunek diru gehiago jaso dute aurten. Inbertsio soziala 98 milioi eurokoa izan da, hau da, iaz baino %18,3 handiagoa. Onuradun bakoitzak hilean 641 euro jasotzen du.
Gainera, errentak eragin ekonomiko makroa dauka: hala, Bermatutako Errentari bideratutako euro bakoitzeko, 1,02 bueltatzen dira, eragin zuzen, zehazkako nahiz induzituen bidez.
Balantzean, Laparrak adierazi du Caritasek egindako diru aurrerapenak ez direla beharrezkoak izan.
Eta errenta jasotzen dutenen profilari begira: hiru aldiz gazte gehiagok eskatu dute azken urteotan, orain 903 jasotzaile daude; eta adinduei dagokienez, horiek ere gehiago dira. Kopuruari so, 2014ko datuen aldean, %27,2an egin du gora jasotakoaren kopuruak.
Azkenik, Madrilek utzitako zuloa estali dutela ere esan du Laparrak: "Prestaziorik gabeko pertsonekiko arretaren esparruan, defizita utzi zuen Espainiako Estatuak, baina hori betetzea lortu du Nafarroak, baliabide propioekin".
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.