2013. urtearen hasierak hainbat produktu eta zerbitzuren prezio igoera ekarri du. Hego Euskal Herrian urtarrilaren 1etik garestiagoak dira elektrizitatea, garraioa, ura, alkohola, tabakoa eta telefonoa.
Butanoak eta gasak izan ezik, gainontzeko sektoreek prezioen gorakada jasan dute. Elektrizitateak %3ko igoera izan du. Gainera, Espainiako Gobernuak %3 eta %7 arteko gehigarri bat jarriko die gehiago gastatzen dutenei. Neurri honek hilabetean 6 euroko igoera ekarriko du. Industriak 280 milioi euroko diru sarrera lortuko du tarifa elektriko honekin.
Garraioan ere handitu dira zergak. Tren bidaia, adibidez, %3 garestiagoa da. Autoen kasuan, Hego Euskal Herriko bidesarietan bataz beste %3 gehiago ordaindu beharko da. Bilbo-Donostia arteko bidesariak 9,39 euroko kostua du orain auto batentzat, 19,27 euro kamioi arinentzat eta 22,10 euro kamioi astunentzat. Donostiatik Gasteizera 11,27 euro ordaindu behar dira. Era berean, hegazkinen tasak %6,3 igo dira.
Correosetik eskutitzak eta postalak bidaltzeagatik, zigiluagatik, %2,7 gehiago ordaindu beharko da, 37 zentimo alegia.
Bestalde, Telekomunikazioen Merkatuko Batzordeak onartu egin du Telefonicari abonuen kostua igotzeko aukera ematea. Gobernuak, dena den, oraindik ez du zehaztu prezioak igoko dituzten ala ez".