argia.eus
INPRIMATU
10 urteko zigorra 2010eko Sanferminetan ikurrina ateratzen saiatzeagatik
  • Espainiako Auzitegi Gorenak fiskaltzaren eta akusatuen errekurtsoak atzera bota ditu, Probintzia Auzitegiak ezarritako zigorra berretsiz. Istiluetan gazte madrildar bat larriki zauritu zen kristalezko botila baten ondorioz. Iruñeko Udala erantzukizun zibilaz salbuetsi du epaitzak.

Iruñe Astitz Larunbe @arkkuso 2015eko apirilaren 27a
Argazkia: Ahötsa

2010eko San Ferminetako txupinazoan ikurrina udaletxe plazara sartzen saiatzeagatik hamahiru gazte atxilotuak eta epaituak izan dira. Guztira hamar urte eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diete.

Koldo Sanchezi hiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, gazte madrildarra larri zauritu zuen botila botatzeagatik. Gainerakoek desordena publikoa egotzita, zigor txikiagoei egin behar diete aurre: Sergio Cañamerok eta Asier Huartek urte bete eta lau hilabete; Bordat Arrizibitak, Aitor Idiazabalek, Jesus Barkosek eta Unai Ruizek urtebete eta bi hilabete; eta beste bost gazteri egun batzuetan une oroko lokalizazio  zigorra eta isuna bat.

Auzitegi Gorenak, bestalde, poliziak 2010eko San Ferminetako txupinazoan izandako jokaera eta borra luzagarrien erabilpena babestu  du. Horretaz gain, kristalezko botilak txupinazora sartzearen ordenantza bete ez izana babestu du, Iruñeko Udala gazte madrildarrak jasandako zaurien erantzukizun zibiletik salbuesteko. Hori dela eta, 350.000 euroren ordainketa botila jaurtitzeaz akusatutakoari egokituko zaio.