argia.eus
INPRIMATU
200.000 errefuxiatu siriar aterpetu ezinean jarraitzen du EBk
  • Europar Batasuneko Barne Ministroak Bruselan bilduko dira asteartean. Agintarienhelburua 120.000 errefuxiatuen birkokapena izango da, baina Europa ekialdeko herrialdeek ez dute EBko proposamena onartzen.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko irailaren 22a
Siria uzten duten lau milioi errefuxiatuetatik 200.000 Europara datoz (Argazkia: The Guardian)

Akordioa lortzeko giltza akordioari borondatezko itxura ematean datza, honela ekialdeko herrialdeek hitzarmena sinatuko bailukete.

Astelehenean bildu zen Luxemburgoko atzerri ministro Jean AsselbornTxekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria eta Poloniako mandatariekin, eta ez zuten errefuxiatuen banaketaren inguruko akordiorik lortu.

EBren errefuxiatuen birkokapen akordioari trabarik ez jartzeko eskatu diote EBko mandatariek Hungariari.

Honela, egun Hungariak dituen 54.000 asilo eskaeradunak bere herrialdetik lekualdatuko lituzke. Honen truke Hungariara iristen diren  errefuxiatu guztiak erregistratu beharko lituzke, betiere adituen ikuskapenarekin.

Hungariaren kriminalizazioa

Hungariako legediak “ezohiko immigrazioa”  kriminalizatzen du: arau urratzeak urtebete eta hiru urte arteko kartzelarekin zigortuta daude. Hesia “puskatzen” saiatu ezkero bost urte arteko espetxe zigorra jaso lezakete errefuxiatuek.

Zahir Habbal siriarrari 10 minututan bere asilo eskaera atzera bota zioten, The Guardian egunkari britainiarrak jasotako informazioaren arabera. “Nere bizitzaren inguruko galdera bakar bat ere ez zidaten egin”.

Siria: lau milioi errefuxiatu

Gerraren ondorioz lau milioi pertsonek Siria utzi behar izan dute, NBEkerrefuxiatuentzako duen ACNUR agentziaren arabera. Ia bi milioi lagun Turkian daude eta milioi bat baino gehiago Libanon. Europan gutxienekoak daude: 200.000 inguru, zenbait iturriren aburuz.