argia.eus
INPRIMATU
2.000 ikaslek kaleak hartu dituzte, “kalitatezko eta doako hezkuntza eredu unibertsala” aldarri
  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar udalerritan mobilizazioak egin ditu Ikasle Abertzaleakek ostegunean, eta bat egin dute Unibertsitateko Indar Batasunak eta IKAS plataformak. Bilboko eta Donostiako manifestazioetan "presentzia poliziala itogarria" izan dela nabarmendu du ikasle mugimenduak.

Gedar @GedarLangileKZ 2021eko apirilaren 23a
Bilboko mobilizazioa. Argazkia: IA Bilboko mobilizazioa. Argazkia: IA

Mobilizazio eguna izan da osteguna Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza arloan ere. Ikasle Abertzaleakek hiru herrialdeetako hamar eskualdetan manifestazioak eta elkarretaratzeak egin ditu, Langile klasearen hezkuntzarako sarbidea defendatu! lelo hartuta. Deialdiarekin bat egin dute, gainera, Unibertsitateko Indar Batasunak eta IKAS plataformak. Hala, "kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izango den hezkuntza eredua" aldarrikatu dute 2.000 bat ikaslek kaleetan barrena, eta horrekin lotuta, langile klasearen sarbidea hezkuntzara.

Bilbon (Bizkaia), Durangon (Bizkaia), Ondarroan (Bizkaia), Gernikan (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Ordizian (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Hondarribian (Gipuzkoa) eta Gasteizen (Araba) gauzatu dituzte ikasleek gaurko mobilizazioak.

Poliziaren presentzia

Ikasle Abertzaleakek Gedar Langile Kazeari jakinarazi dionez, Ertzaintzak hiru lagun identifikatu ditu Bilboko manifestazioan, eta 600 euroko isun-eskaerak ezarri dizkiete. Donostian, berriz, poliziaren presentzia "itogarria" izan dela salatu dute Ibaetako campuseko militanteek. IAk "askatasun politikoen aurkako erasotzat" jo eta gogor salatu ditu gertakariok.

Ikasle Abertzaleen argazkiak:

 

 

 

Gasteiz

 

 

 

 

 

 

Bilbo

 

 

 

 

 

 

Donostia

 

 

 

Mobilizazioen argazki gehiago Gedar.eus-eko albistean.