argia.eus
INPRIMATU
200 zibil hil ditu Turkiak Afrinen urtarrilaren 20an erasoa abiatu zuenetik
Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko martxoaren 01
Arg: Rudaw

Buruzagi kurduek Turkiari egotzi diote berariaz zibil kurduak hil eta beraien azpiegiturak eraso izana.

 

Otsailaren 21ean Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek Afrin “setiatuko” zuela esan zuen, eta promesa betetzen ari da. Bonbardaketek ez dute etenik Kurdistango barrutian.