Peñascaleko bidesaria eta Betelu artean Bilbo Hegoaldeko Saihesbidea handitzea proposatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. “Ampliación Supersur Ez!” plataformak proiektuaren aurkako argudioak eta mobilizaziok zabaldu ditu.
Arnotegi mendiaren azpitik tunela eta Bolintxu ibaiaren gainetik zubibidea egitea aurreikusten du Supersur-a handitzeko proiektuak. 4,2 kilometro luze izango dituen errepide zatia egiteko 200 milioi euroko aurrekontua aurrikusi du Bizkaiko Aldundiak, kilometroko 47,6 milioi euro.
“Ampliación Supersur Ez!” plataformak kontrakotasuna adierazi du, jendarte, ekonomia eta ingurugiroaren aldetik lanak justifika ezinak direla azpimarratu dute. Obra hauen beharra krisitik ateratzearen ondorioz sortuko den azpiegituren eskaeraren igoerarekin lotzeari “planteamendu ahula” deritzote.
Zenbakiek Aldundiaren proiektu honen beharrik erakusten ez dutela adierazi dute, zenbait datu mahai gaineratuz. 2016ko datuen arabera, adibidez, aurreko urtean baino 5.326 ibilgailu gutxiago sartu ziren urte horretan Bilboko metropoli-barrutian. Eta igarobidea metropoli-barrutiko trafikoaren %6k besterik ez darabilela kontutan hartuta, 4,2 kilometro berri horiek egiteak Supersur-a erabiltzeko eskaria handituko duela justifikatzea zaila dela adierazi dute, kontutan izanik 5 minutu aurreztea besterik ez duela ekarriko.
Aldundiak politika garraio eskaeran ardaztu beharrean, inbertsioak azpiegituretara bideratzen dituela kritikatu dute. Atxondoko korridorea, Autzaganeko tunela eta Ermuako saihesbidea jo dituzte, besteak beste, nork bere ibilgailua erabiltzea sustatzen duten azpiegitura horien adibide. Eta gehitu dute “Aldundiak zehaztutako garraio politikak tokian tokiko administrazioek egindako ahaleginekin kontraesanean” daudela.
Proiektuak ingurugiroan izango lukeen inpaktuari ere erreparatu diote, Bolintxuko mendi magalean kalteak sortuko lituzkela azpimarratuz. Bilboko Udalak 2008an aho-batez onartu zuen Pagasarriko Plan Bereziak Bolintxu gunea babestu beharrekotzat izendatzea, eta hala, errepide berriak hango flora eta fauna kaltetuko dituela ohartarazi dute.
Plataforma uneaz baliatu da Supersur-ak hasieratik dakartzan zuloak agerian jartzeko. Batetik, gogorarazi dute A8an izaten ziren auto-ilaren konponbide modura aurkeztu zela Supersur-a, eta 24.000 erabiltzaile –ibilgailu– aurreikusten bazituzten ere, errealitatean horren erdira ez dela iritsi. Eta bestetik, proiektuaren hasierako eta behin betiko aurrekontuen artean izandako aldea nabarmendu dute: 2001ean 465 milioi euroko gastuak aurreikusi zituzten Supersur-aren obretarako eta, behin obrak amaituta, 821 milioi euro gastatu zituzten. 49,49 milioi euro inbertitu ziren kilometroko, Supersur-a Espainiako autobiderik garestiena bilakatuz.
Arrazoi hauek tarteko, plataformak proiektua bertan behera uzteko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Eta maiatzaren 20an, igandea, Bolintxura martxa antolatu dute proiektuaren aurka protesta egiteko. 09:00etan Moyua Plazatik abiatu eta Buian amaituko da
Autobidea igarotzeko tunel batean izaten ari diren etengabeko leherketek etxebizitzei eta ondare arkitektonikoari eragin diete. Bilboko Bolintxu haraneko herritarrak kexu dira eta Supersur handitzearen kontrako plataformak publiko egin du salaketa.
Autobideko lanak areagotzeko eta Bolintxu haranaren barrenean lanak hasteko gisan, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak COVID-19 izurriteaz eta alarma egoeraz baliatu direla salatu du Supersur Handitzeari Ez plataformak. Gaur egungo egoera sozio ekonomiko zein... [+]
Larunbatetik iganderako gauez hondeamakina bati sua eman diote. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du ez dela lehen sabotaje ekintza.
Supersur Handitzeari Ez plataformak deitutako manifestazioak ehundaka pertsona bildu ditu larunbatean Bilbon. Oraindik garaiz delakoan, obrak gelditzeko eskatu dute.
Supersur Handitzeari Ez! plataformak iragarri du manifestazioa. Proiektua geldiaraztea oraindik posible dela sinetsirik, kautelazko neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute.
"Egun bat Bolintxu salbatzeko" izeneko jardunaldia antolatu dute maiatzaren 11n, larunbata. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egingo dituzte: informatiboak, jolaskoak eta aldarrikatzaileak, Bilboko bailara horren egoeraz kontzientziatzeko.
Urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo da manifestazioa. Bertan, 'Supersur' autobidearen anpliazioa alde batera uztea eta Bolintxu gune naturala mantentzea eskatuko dute.
Urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo da manifestazioa. Bertan, 'Supersur' autobidearen anpliazioa alde batera uztea eta Bolintxu gune naturala mantentzea eskatuko dute.
‘Ampliación Supersur Ez!’ plataformak egin du deialdia, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna baliatuz Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen handitzearen aurka protesta egiteko.
Joan den astean iragarri zuen Unai Rementeria ahaldun nagusiak "Bizkaian XXI. mendean egingo den jarduketarik garrantzitsuena". Bi obra handi dira. Batetik, Ibaizabal aspitik pasako den tunela eta, bestetik, Supersur gisa ezagutzen den errepidearen luzapena. Azken lan... [+]
Getxo eta Portugalete artean tunel bat eraiki eta Bilbo Hegoaldeko saihesbidea AP-68arekin lotuko du obrak.
AHTren aurkako protestarengatik auzipetutako bederatzi lagunen artean den Xabi Jimenezekin solastatu gara protesta ekimenaz, prozesu judizialaz eta tren lasterraren aurkako borrokaren egungo egoeraz.
Gezurra dirudi porlana nagusi den hain inguru handian Bolintxu moduko berdegune natural batek bizirauteak. Zoritxarrez, laburrerako izan daiteke Bizkaiko Foru Aldundiak Supersur errepidea luzatzeari ekiten badio. Momentuz ez da eperik zehaztu, baina proiektua onartuta dago... [+]