argia.eus
INPRIMATU
Donostian metroaren aurkako protesta egin dute lanak hasi dituzten lekuan
  • 250 bat lagun batu dira Donostiako Antigua auzoan hasi dituzten metroaren lanetan, Satorralaiak deituta. "Hiritarrok argi dugu: Stop metroari" lemapean kontzentrazioa egin dute Zarautz etorbidean.

Dani Blanco Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2018ko martxoaren 02a

Langileek lanak geratu dituzte kontzentrazioa hasi baino minutu gutxi lehenago. "Proiektu honen bultzatzaileek herritarren presioa sentitu behar dute", adierazi dute eta hurrengo egunetarako ekimen gehiagoren berri eman dute.

- Martxoak 9 ostirala, 18:00etan: Easoko tren geltokiaren aurrean antzerki ekintza eta informazio banaketa egingo dute "Metroaren aldeko propagandaren gezurrak salatzeko".

-Martxoak 12 astelehena, 19:00etan: "Beren makinen aurrean, bizilagunen borrokak hiriko garraio-azpiegitura kaltegarriak gelditzeko” mahai ingurua Koldo Mitxelena Kulturunean. Bertan izango dira TranviaSurNO Plataforma (Gasteiz), Tosu Betirako (Andra Mari, Algorta) eta Satorralaia (Donostia).

- Martxoak 17 larunbata, 13:00etan: Kontzentrazioa Easo Plazan.

Dani Blanco
Dani Blanco
Dani Blanco
Dani Blanco
Dani Blanco
Dani Blanco
Dani Blanco