argia.eus
INPRIMATU
200 “jomuga militar” baino gehiago bonbardatu ditu Turkiak Sirian
  • Siriako Idlib hirian 33 soldadu turkiar hil ditu Siriako armadak. Turkiako Gobernuak eraso hau “traizio” bezala ulertu, eta ezohiko batzar bat egin ostean, Siriako hiru eremutan jomuga militartzat hartu dituzten 200 gune bonbardatu dituzte.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko otsailaren 28a
Turkiako armadako tanke bat.

Siria erdialdeko Hama probintzian, Nubl eta Zahraa iparmendebaldeko herrietan eta Latakiako "errusiar bastioia" bonbardatu dituzte. "Lurrez eta airez egingo diegu eraso erregimenaren helburu guztiei, eta horretan jarraituko dugu. Siriako operazioekin jarraituko dugu gure banderaren aurka egin zutenekin amaitu arte”, Fahrettin Altun presidentearen komunikazio zuzendariaren hitzak dira Daily Sabahden.