argia.eus
INPRIMATU
200 eragile sozialek “Kalea ez da isilduko” aldarrikatuko dute Bilbon apirilaren 28an
  • Bilboko auzo elkarteen federazioak apirilak 28rako manifestazioa deitu du bestelako Bilbo baten alde.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2018ko apirilaren 17a

Auzo elkarteak prekarietate, pobrezia, espazio publikoaren pribatizazioa eta parte hartzearen murrizketaren aurka kalera aterako dira. Elkarteek argi dute beste hiri eredu bat posible dela. Azken hilabeteetan protestaren inguruko lanketa egiten ari dira eta dagoeneko berrehun elkarte eta herri mugimenduren atxikimendua jaso dute.

Auzo elkarteei ondorengo sindikatuen babesa gehitu behar zaie: CCOO, UGT, USO, LAB, STEEILAS, ESK, CNT eta CGT.

Bilbo Hiria irratiko kideek antolatzaileetako bat elkarrizketatu dute. Azpiko audioan entzungai.

Albiste hau Bilbo Hiria irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.