argia.eus
INPRIMATU
200 ariketa militarretik gora Hego Euskal Herrian azkenengo bost urteetan
  • EH Bilduk Espainiako Parlamentuan galdetu zion Gobernuari ea Hego Euskal Herrian zenbat ariketa militar egin ziren azken bost urteetan. Haren erantzuna: 213.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko otsailaren 27a
Ariketa militarrak Nafarroan.

Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak jakinarazi du Twitter bidez Espainiako Gobernuak emandako erantzuna. 213 ariketetatik 186 EAEn izan dira, eta 27 Nafarroan.

Guztira 20.925 militarrek hartu dute parte ariketetan.