argia.eus
INPRIMATU
200 alkatek sostengua eman diote erabakitzeko eskubideari
  • Ekainaren 10ean egingo den giza katearen atarian, Hego Euskal Herriko 200tik gora hautetsik ekimenaren alde egin dute. Hiru hiriburuetako alkateek ere bat egin dute aldarriarekin, nahiz eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea baino ez den izan Gernikako prentsaurrekoan.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko maiatzaren 28a

Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Olatz Peon Tolosako alkateak irakurri dute oharra, eta, besteak beste, herritarrei giza katean parte hartzeko eskatzen diete, “guztion artean helburua bete dadin”.

Sufrimendu handia eragin duen aro bat ixtear dagoela ere gogoratu dute, eta aurrera begira tresna egokiak hartu behar direla “demokrazian eta askatasunean” oinarritutako garai berri bat zabaltzeko.