Azaroaren 6an egingo dira Arrosaren IX. Topaketak, Iurretan, jaio berria den Laixiar irratia anfitrioi dela. Edizio berezia izango da, irrati libreen sareak 20 urte bete baititu aurten.
Bi hamarkadetako ibilbidearen isla da, hain justu, Iurretako kultur-etxean (18:00etan) estreinatuko duten dokumentala [Irakurri urteurrenaren inguruko erreportajea: 20 urte sintonian eta libre].
Lehenago, goizeko 10:00etan, hiru tailer egingo dira aldi berean Abadetxea gaztetxean: hizkera sexista eta arrazistari buruzkoa bat; irrati bat software libreaz martxan jartzeko urratsez bestea, eta FMko emisio bat nola egin erakutsiko duena hirugarrena.
12:00etan, bestalde, podcasten inguruko mahai-ingurua egingo da; ARGIAko Beranduegi eta Klak-gazte ahotsa saioetako, eta Ondarruko Radixu eta Gasteizko Hala Bedi irratiko kideek parte hartuko dute.