Tolosaldeko Atariak azaldu duenez, biktimak berak jarri du salaketa. Hamasei urteko neska bat da. Udalak ezbeharra gaitzetsi du eta egoerari aurre egiteko tresna eta baliabideak jarri ditu haren esku.
Larunbatean kaldereroak ospatzen ari ziren Tolosan, eta ostegunean inauteriak hasiko dira, baina gertaerak jai giroa goibeldu du. Udalak, inauterietako eragileek eta mugimendu feministak erasoen aurka protesta egitera deitu dituzte herritarrak.
Durangon sexu eraso saiakera
Sexu eraso saiakera domeka goizean izan zen Anboto-k jakinarazi duenez. Mutil bik neska heldu eta erretenitu egin zuten Landako inguruan, baina emakumeak aurre egin eta erasoa saihestea lortu zuen. Biktimak salaketa ipini du Ertzaintzan, Herrizaingo sailetik baieztatu dutenez.