Estrasbusburgoko Giza Eskubideen epaitegiak 197/2006 doktrina baliogabetu ostean, 20 preso askatu dituzte aste honetan: hamalau hilaren 26an eta sei 27an.
Honako hauek dira 26an libre utzitako hamaluak : Jon Ander Urkizu, Iñaki Orotegi, Nicolás Francisco, Iñaki Erro, Iñigo Akaiturri, Jabier Martínez, Inma Pacho, José Ángel Biguri, Gotzone López de Luzuriaga, Santos Berganza, Iñaki Fernández de Larrinoa, Juan Ignacio Delgado, Jesús Mari Mendinueta eta Bautista Barandalla.
Egun bat geroago, 27an, sei preso hauek askatu dituzte: Josune Onaindia, Iñaki Zugadi, Gabriel Zabala, José Ramón Martínez de la Fuente, Kepa Solana eta Fernando Vicente Luis de Astarloa. Sei presoak kartzelatik ateratzeko eskatu zuen Fiskaliak eta Epaitegi Bereziak ontzat hartu du proposamena.
Azken hilabetean, 50 euskal presok berreskuratu dute askatasuna: 47k ‘Parot doktrina’ delakoa kendu dutelako eta hiruk “Nanclares bidea” onartuta.
GALeko preso bat ere aske
Euskal presoez gain, GAL erakundeko Ismael Migel Gutiérrez ere kalean dago, epaileak askatasun eskaera onartu eta gero.
'Parot doktrina'ren ezabaketa, kasuz kasu
Era berean, Parot Doktrina bertan behera utziko du Auzitegi Gorenak Carmen Gisasolarentzat, Andoni Cabellorentzat, Juan Ramón Rojorentzat, José Ignacio Etxeberriarentzat, Iñaki Pujanriarentzat eta Juan José Legorbururirentzat
Bestalde, Fiskaliak galdegin du Iñaki Gonzalo eta Joseba Arizmendi askatzeko, orain Auzitegi Bereziak erabaki beharko du.