argia.eus
INPRIMATU
20 milioi euro gastatuko dituzte Deustuko kanalean, Zorrotzaurreko proiektua egiteko
  • 2021erako amaitu nahi dituzte betetze lanak, asteartean Bilboko portuan Espainiako Sustapen Ministroak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza,  Ingurumen eta Lurralde planifikaziorako sailburuak eta Bilboko alkateak izenpetu zuten akordioan jaso dutenez.

ARGIA @argia 2018ko urtarrilaren 24a

20 milioi euroko kostua izango du bultzatzaileen hitzetan “sekula ikusi gabeko proiektuak”. Iñigo De La Serna Espainiako Sustapen Ministroak, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak aurkeztu zuten asteartean proiektua. 2018an esleituko dute proiektua, 2019an lanak hasi eta 2021. urterako amaitzeko asmoarekin.

Zorrotzaurreko kanalean egun urez estalita dauden 50.000 metro karratu lurrez beteko dituzte. Eremu horren gainean etxe bizitzak eraikitzeko asmoa ere adierazi dute bultzatzaileek. 2022. urtean hasi litezke eraikuntza lanak. Arriolaren arabera, “Zorrotzaurreko ametsa, proiektu bat baino gehiago da”.