argia.eus
INPRIMATU
1978ko Sanferminak oroituko ditu Iruñeko Kondestablearen Jauregian jarriko den argazki erakusketa batek
  • Iosu Chueca Intxusta historialaren gidaritzapean, Sanfermines 78 gogoan! herri ekimenak argazki erakusketa bat inauguratuko du maiatzaren 4ean Kondestablearen Jauregian, Iruñean.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko maiatzaren 02a
Erakusketaren kartela

“Argazkiak Lekuko. Memoria Gráfica Contra la Impunidad” izenburuko erakusketak 1978ko uztailaren 8ko gertaerak akordura ekarriko ditu — egun horretan, Iruñeko zezen-plazan amnistia osoaren aldeko pankarta atera zutela eta, Polizia Armatua plazara sartu eta 150 pertsona zauritu eta Germán Rodriguez ikaslea tiroz hil zuen —. Erakusketa maiatzaren 31 arte egongo da ikusgai. 1978ko Sanferminen berrogeigarren urteurrenaren harira Sanfermines 78 gogoan! herri ekimenak antolatutako ekintzetako bat da erakusketa.

“Iruñeko herriaren aurka gauzatutako erasoen eszenak foto-kazetariek eta kamera anonimoek jaso zituzten, zeintzuk tragedia haren erakusle grafiko eta testigantzazkoak bihurtu baitiren”, azaldu dute antolatzaileek. 30 argazkik osatuko dute erakusketa.