argia.eus
INPRIMATU
1992an independentista katalanek torturak salatu zituztela bazekien Garzonek, dokumentu batzuen arabera
  • 1992ko udan atxilotu zituzten hamar independentista katalanek torturak salatu zituzten. Baltasar Garzon epaileak dioenez, haietako inork ez zuen jarri salaketarik bere aurrean. Kataluniako La Directa astekariak argitaratu dituen dokumentu batzuetan, ordea, atxilotuek torturak deskribatzen dituzten pasarteen azpian, Garzonen sinadura agertzen da.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko apirilaren 17a
Garzonek 1992an izan zuen jarrerak kritika ugari jaso ditu gerora ere. (Argazkia: Manel Marquez)

Sonia Bagudanch kazetariak dioenez, Garzonek ez zien jaramonik egin salaketa horiei.

Iazko abenduan, La Sexta telebista kateko Salvados programako aurkezle Jordi Évolek, independentista katalanen tortura salaketen inguruan galdetu zion Garzoni. "Nire aurrean deklaratu zuten lagunetatik, bakarrak ere ez zituen torturak salatu", erantzun zion epaileak. Directa.cat-ek argitaratu dituen dokumentuek, ordea, atxilotuen testigantzak ezagutzen zituela erakusten dute.

Dokumentu horiek Et presento el jutge Garzón (Garzon epailea aurkezten dizut) liburuak jaso ditu. Directa.cat-eko artikulua sinatu duen Sonia Bagudanch kazetariak idatzi du "Garzonen biografia ez baimendua".

Informazio gehiago:

1992ko "Garzon Operazioa" deitutakoari buruzko dokumentala YouTuben, lau zatitan banaturik, gaztelaniazko azpitituluekin: