- Iruñeko kaleen izenak euskaraz ere agertzeko erabakia hartu zuten Udalak eta Nafarroako Gobernuak.
- Bizkaiko Aulesti herrian Udalerri Euskaldunen Lehen Eguna ospatu zuten.
- Emakumeen lehen maskaradak egin ziren Eskiulan eta Altzürükün.
- Emak Bakia Baita literatur taldea aurkeztu zuten abenduan Etxalarren. Gasteizen, berriz,
Haritza literatur aldizkaria sortu zen.
- Euskal Kultur Erakundeak
Xirrista haurrentzako aldizkaria plazaratu zuen.
- Gasteizen
Geu Gasteiz hilabetekaria sortu zen.
- Jorge Oteizak Nafarroari eman zizkion bere artelan guztiak.
Argian argitaratu:
- Txaro Arteaga:
"Tratu Txarrak Salatzea Errazena Da, Irtenbidea Aurkitu Behar Da". 1.383. zenbakian (1992-04-19) egindako elkarrizketa.
- Karlos Arguiñano:
"Tontakeriak esaten ditut baina janaren gaia asko zaintzen dut". 1.407. zenbakian (1992-11-01) egindako elkarrizketa.