Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista Espainiakoaren oso bestelakoa zela.
Greba urte bereko udaberrian hasi zen prestatzen. CCOOren koordinadora orokorrean udazkenerako 24 orduko lanuztea proposatu zuten. Alabaina, PCE burgesiaren sektoreak antifrankismora erakarri nahian zebilen eta uztailean Junta Democrática delakoa aurkeztu zuten horretarako. Ondorioz, Espainiako CCOOk grebaren ideia baztertu zuen, burgesiaren sektore demokratikoak ez urruntzeko. Hego Euskal Herriko CCOOn, ordea, PCEk pisu apalagoa zeukan. Ezkerrerago kokatutako indar politikoek –batik bat MCE, ORT eta LCR-ETA VI bezalako indar iraultzaileek– aurrera egitea erabaki zuten. Deialdiak aldarrikapen zerrenda edo “plataforma” bateratu bat zekarren, gai ekonomiko eta politikoak nahasten zituena. Abenduaren 11rako ezarri zuten zita.
Aurreko egunetan, abenduaren 2 eta 3an ETApm-k, LAIAk eta Gipuzkoako Langile Komiteek preso politikoen aldeko greba deialdia egin zuten. Mobilizazio hark, ordea, oihartzun mugatua izan zuen. Soilik Gipuzkoako eskualde batzuetan izan zuen jarraipen nabarmena, batik bat, Goierrin eta Oarsoaldean. Giroa berotzen ari zen, baina onena etortzeko zegoen.
Grebaren eguna iritsitakoan, hamarnaka lantoki, denda eta ikastetxe itxi zituzten, grebalariek kaleak hartu zituzten. Lanuztea oso zabala izan zen, batik bat Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa Garaian. Egun hartan 500 lagun atxilotu zituzten eta Hernanin eta Tolosan segurtasun indarrek suzko armak baliatu zituzten manifestarien aurka. Grebak ezustean harrapatu zituen, bai agintari frankistak eta baita PCE bera ere. Cambio 16 aldizkariaren lerroburuak halaxe deskribatu zuen egoera: “Pais Vasco. Superhuelga”.
Mobilizazio hark hainbat ondorio izan zituen. 1) Agerian utzi zuen Hego Euskal Herriko langile mugimenduren indar korrelazio berezia. Mobilizazio horren bidez, PCEren ezkerrera kokatzen ziren alderdiek giharra erakutsi zuten eta errespetua irabazi zuten. Posible zen milaka lagun kalera ateratzea aldarrikapen politiko eta ekonomikoekin; baita PCEren iritziaren kontra ere. Ezker abertzaleak, bestalde, artean masa-mobilizazioak gidatzeko gaitasun apala zeukan. 2) Indar korrelazio hark Euskal Herriko CCOO bitan zatitzea eragin zuen. PCEren aldeko sektore moderatuak CONE koordinadora eratu zuten, Ezkerraldeko eta Gipuzkoako batzordeen atal baten babesa zeukana. Ezker erradikalak bultzatutakoek, aldiz, CECO eratu zuten, Nafarroako batzorde guztiak, Gipuzkoako gehienak eta Bizkaikoen parte bat elkartzen zituena. 3) Abenduaren 11ko ajeetatik langile mugimenduak beste mugarri garrantzitsu bat jarri zuen. Potasas de Navarra meatzean, greban parte hartu zuten enplegatu batzuei zigorrak ezarri zizkieten. Horiei aurre egiteko meatzariek hamabost eguneko itxialdia egin zuten 1975eko urtarrilean. Lurrazpian zeuden bitartean, lurrazalean Nafarroak beste greba orokor bat bizi izan zuen, abenduaren 11tik apenas aste gutxi batzuk pasatu zirenean.
Eta hala, irrintzi bat entzun zen ezpataren aurrean. Abenduaren 11koa eta gero beste asko etorri ziren. Askok iraultzaren bezpera ikusi zuen orduko mobilizazioetan, baina diktadura eta gero ez zen goiz-alba gorririk izan. Hala ere, merezi zuen borrokatzea.
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.
K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]
Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]
Literaturako klasikoei buruz pentsatzeak ezinbestean gaur egundik pentsatzea esan nahi du. Hain justu, klasiko izendapenak horixe du baldintza: gaurdaino iritsi diren obrak dira eta, beraz, haiei buruz pentsatzea obra horiek guganaino nola eta zergatik iritsi diren pentsatzea... [+]