argia.eus
INPRIMATU
Jacqueline Idiart
“1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo”
  • Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko martxoaren 12a

Emazteak iraultzan taldea sortu zuten 1972 urtean emazteen eskubideen alde, eta bertan aritu zen Jacqueline Idiart. Haren hitzetan, gizonekin partekatzen zituzten espazioetatik kanpoko antolaketa bat behar zuten haien gorputzaren burujabetasuna borrokatzeko. Goiz Berri saioan hitz egin dute berarekin: