argia.eus
INPRIMATU
1936ko gerrako Arabako hobi komunik handiena topatu dute
  • 1936ko gerran hil zituzten 11 lagunen gorpuak gordetzen dituen hobi komuna aurkitu dute Arabako Zigoitia herrian, Aranzadi elkarteak asteazkenean aditzera eman duenez. Orain arte Araban aurkitu den hobi komunik handiena da. “Aurkituak ez izateko moduan zeuden jarriak, ezkutatuak bezala” esan du elkarteko arduradun Francisco Etxebarria medikuak.

Lide Hernando @lidehernando 2013ko apirilaren 04a
Francisco Etxebarriak zuzenduta aurkitu du Aranzadi Elkarteak Zigoitiako hobi komuna (argakia: gabitogrupos.com)

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailak batera egindako lanari esker aurkitu dute hobia. Gaur hasiko dituzte bi erakundeek hobitik hezurrak ateratzeko lanak.

Zigoitiako Udalak omenaldia egingo die hildakoei, hobia aurkitu duten lekuan bertan.

Bestalde, hedabideen aurrean erakutsiko dute hobia. Josu Erkoreka EAEko Gobernuko bozeramailea eta Monika Hernando Giza Eskubideen sailburua bertan izango dira.

Elgoibarren aurkitu zuten 36ko gerrako Euskal Herriko azken hobi komuna, 2012ko ekainaren 16ean. Lau gorpuren hezurrak aurkitu zituzten.