argia.eus
INPRIMATU
191 COVID-19 kasu eta hiru hildako izan dira Nafarroan
  • Osasun Sailak, Leitzako Udalarekin koordinatuta, herri horretako 15 urtetik gorako biztanleen PCR bidezko behaketa hasi du gaur goizean.

     

Mikel Eizagirre 2020ko irailaren 07a

Nafarroan 191 COVID-19 kasu positibo berri izan ziren iragan ostiralean, eta hiru pertsona hil ziren gaixotasunak jota, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak (NOPI) eskainitako datuen arabera.

Hildakoak 79 eta 82 urteko bi gizonezko eta 72 urteko emakume bat dira. Pandemia hasi zenetik haienak bezalako 539 kasu zenbatu dira jada Nafarroan.

Atzokoan 2.302 PCR proba egin ziren, eta horietatik %7,5 izan ziren positiboak. Behaketa berezirik gabeko egun batean egindako proba kopururik handiena izan da. Bestalde, Nafarroako ospitaleetan gaixotasun horrekin lotutako bederatzi ospitaleratze berri zenbatu zituzten.

Zonaldeka, intzidentziak gora egin du Tuteran, kasuen %55ekin; Iruñerrian, berriz, Nafarroako positiboen %32 erregistratu dira, eta Lizarran %3.

Erregistratutako kasuen banaketari dagokionez, adin-tarteen arabera, bi talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak eta 15 urtetik beherakoak dira (guztien %23), eta ondoren 30 eta 44 urte artekoak (%20). Jarraian, 15 eta 29 urte bitarteko taldea dago (%18), gero 60 eta 75 urte artekoa (%9), eta azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea (%7). Kasu berrien batez besteko adina 37,3 urtekoa da.

Generoari dagokionez, %47 gizonezkoak dira eta %53 emakumezkoak. Nafarroako ospitale-sarean lagun horietatik 92 daude ospitaleratuta COVID-19aren ondorioz. Hamar ZIU guneetan daude, eta beste zortzi etxeko ospitaleratzean. Gainerakoak, 74 gaixo, ospitaleko solairu arruntean daude.

Gaur gaurkoz, birusak eragindako infekzioen ostiraleko intzidentzia metatua 10.768koa da.