argia.eus
INPRIMATU
19 urteko preso bat hilda agertu da Baionako espetxean
  • Gazteak sei hilabeteko kartzela zigorra zuen. Marokoarra jatorriz, Frantziako Estatuko lurraldean egoteko bost urteko debekua zuen Hendaiako atxilotze zentrotik ihes egin ostean. Ziegatik Baionako ospitalera eraman dute, baina larrialdi gelan hil da asteazkenean.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko martxoaren 06a
Baionako kartzela.

Joan den urteko abenduan kondenatu zuten sei hilabeteko kartzela zigorrera eta bost urteko Frantziako Estatuko lurraldean egoteko debekura, azaroan Hendaiako atxilotze zentrotik ihes egin eta gero. 19 eta 26 urte arteko bost gazte izan ziren ihes egin zutenak, eta guztiei sei hilabete eta urtebetera arteko kartzela zigorra ezarri diete. Lehen ikerketaren arabera, gazteak bere buruaz beste egin du.

Euskal Herrian 2020an kartzelan hildako bigarrena da, urtarrilean Martutenen hildakoaren ostetik. 2019an sei izan ziren hildakoak, bost Zaballako kartzelan eta bat Martutenen.