argia.eus
INPRIMATU
19 urteko gizonezko bat atxilotu dute Errenterian, bikotekide ohia bortxatzea leporatuta
  • Salaketaren arabera, emakumea bere etxera sartzera zihoanean erasotzaileak eraso egin eta bortxatu egin zuen. Mugikorra ere kendu zion abisurik eman ez zezan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, irailaren 27an, asteazken gauean, gertatu zen erasoa. Biharamunean, Ertzaintzak ikerketa zabaldu eta bikotekide ohia atxilotu zuen.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko urriaren 03a
Noelia Noemiren hilketa salatzeko elkarretaratzea. (Argazkia: Oarsoaldeko Hitza) Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egingo du, urriaren 3an, Errenterian, erasoa salatzeko. Manifestazioa 19:30ean abiatuko da Zumarditik, Aski da! Erasorik ez! lelopean.