argia.eus
INPRIMATU
19 urteko gaztea hil dute Detroiten, George Floyd-en hilketa salatzeko protestetan
  • Polizia iturrien arabera, autoan zioan pertsona batek hainbat bider egin du tiro protestetan parte hartzen ari ziren pertsonen aurka. Detroiteko polizia hiltzailea bilatzen ari da.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 30
Floyden hilketa salatzeko manifestazioa Detroiten, ostegunean / AP

Minneapoliseko poliziak hil duen George Floyd-en heriotza salatzeko protestak AEBetako geroz eta hiri gehiagotara ari dira zabaltzen. The Guardian egunkarian irakurri daitekeenez, Detroiteko protestak lasai antzean egin dira egunez, baina gaua iristean tentsioak gora egin du.

Bestalde, Floyd belaunpean hartu zuen Derek Chauvin poliziari, erailketa eta nahi gabeko heriotza leporatu dio fiskaltzak. Bera eta beste hiru polizia kargugabetu dituzte, Floyden atxiloketaren bideoa zabalduz geroztik.