argia.eus
INPRIMATU
19 preso larriki gaixorik daudela salatu du Etxeratek
  • 2019ko zerrendatik bi izen atera dira: Aitzol Gogorza, espetxeratze arinduan, eta Jose Angel Otxoa de Eribe, berriki zendua. Duela hamar urte baino hamahiru preso larri eta sendaezin gehiago daudela ohartarazi du Etxerat elkarteak.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2020ko urtarrilaren 09a
Etxeratek asteazkenean egindako agerraldia

Etxerat plataformak "heriotza arriskua duten presoek lehenbailehen aske egon behar dutela" aldarrikatu du asteazkenean egindako agerraldian. 19 preso larriki gaixo edo sendaezinak diren patologiak dituztela ohartarazi du plataformak. Bestalde, gaineratu dute minbizia dutenen kasuan badagoela bere egoerak onera egin duen presorik, baina "gaitzaren arriskua eta larritasunak berpiztearen arrisku oro saihestea" eskatu dute.

Duela hamarkada bat baino hamahiru preso larri eta sendaezin gehiago daudela ere jakinarazi dute, eta motiboetako bat "espetxeak berak dituen baldintzengatik sortuak". Naizek argitaratu duen datuaren arabera, euskal presoen %34k du gaixotasun garrantzitsuren bat, asko gaixotasun psikikoei lotuta.

Preso larriki gaixoen zerrendan, %84 duela hamabost urte edo lehenago sartu ziren espetxera. Oier Gomez, Juan Mari Maizkurrena eta Jose Angel Otxoa de Eribe aske utzi zituzten bere garaian, beraien gaixotasunei aurre egiteko. Hirurak zendu ziren, ordea. "Beraien heriotza baino hilabete lehenago eta gaixotasuna fase terminalean zegoela askatu zituztela" salatu du euskal presoen aldeko plataformak.