argia.eus
INPRIMATU
19 lagun hil dira COVID-19aren eraginez EAEn azken astean
  • 19 lagun hil dira EAEn abuztuaren 17tik 23ra bitartean COVID-19aren erruz. Jaurlaritzak emandako datuen arabera, positiboek gora egin dute, 700eraino.

ARGIA @argia 2020ko abuztuaren 26a
Donostiako ospitaleko larrialdi zerbitzuetako sarrera. EAEko ospitaleetan berriz ere hildakoak zenbatzen hasi dira birusaren eraginez.

Eusko Jaurlaritzak asteazken honetan baieztatu duenez, azken astean 19 pertsona hil dira EAEn. COVID-19a heriotza horien "arrazoi zuzena" dela baieztatu du Urkulluren exekutiboak. Abuztuaren 17tik 23ra bitarteko datuak dira.

Gainera, positiboek gora egin dute 700eraino, baina haien proportzioa mantendu egin da egindako PCRekin alderatuta, oraingoan 8.355 egin baitituzte eta aurreko egun batzuetan berriz ez dira 6.000 baino gehiago izan.

Lurraldeka, 363 kutsatu zenbatu dira Bizkaian, 215 Gipuzkoan eta 96 Araban. Beste 26 pertsona aldi baterako zeuden EAEn. Aurreko egun eta asteekin alderatuta, egoerak okerrera egin du Gipuzkoan.

Astearte honetan 30 pertsona gehiago ospitaleratu dituzte Osakidetzan. Eta ZIUn ospitaleratutakoen kopurua ere 30ekoa da.