argia.eus
INPRIMATU
19 egunen ostean, Lampedusan lehorreratu dira Open Arms ontziko migratzaileak
  • 19 egunez Lampedusa (Italia) irlaren inguruan zebilen ontziak Agrigentoko (Sizilia) fiskalburuaren baimena jaso du astearte gauean Italian porturatzeko.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko abuztuaren 21
Open Arms ontzia Lampedusako portuan. Argazkia: 324.cat

Open Arms ontzian zeuden 83 migratzaileak Lampedusako portura iritsi dira astearte gauean, 19 egunen ostean porturatzeko baimena jaso eta gero. Europar Batasuneko sei herrialde prest daude migratzaileak jasotzeko, baina haien etorkizuna oraindik ez dago garbi. Hasiera batean migratzaile gehiago zeuden ontzian, baina egunero familiak lehorreratzen joan dira mediku-larrialdiak direla eta.

Jende asko gerturatu da portura migratzaileei eta boluntarioei elkartasuna adieraztera, txalo, oihu eta kantu artean. Espainia, Frantzia, Portugal, Alemania, Errumania eta Luxemburgo dira migratzaileak hartzeko prest daudela adierazi duten herrialdeak, baina bien bitartean Lampedusako zentro batera eraman dituzte artatuak izan daitezen.