argia.eus
INPRIMATU
1856ko mugen itunean Nafarroan erregistratu ziren 272 mugarrien izenak ia denak euskarazkoak dira
  • Espainia eta Frantziaren arteko muga zedarritzeko Nafarroan paratutako 272 mugarrien izenak aztertu ditu toponimian aditua den Mikel Belaskok. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko maiatzaren 11

Historian barrena asko izan dira Euskal Herriko eskualdeak desberdintzeko ezarri diren mugak eta sinatu diren hitzarmenak. Berriena, eta gaur egun idarrean dagoena, 1856an sinatu zen. Bertan Espainia eta Frantziaren arteko muga marraztu zen Piriniotan barrena. 272 dira hor agertzen diren toponimoak, gehien-gehienak euskarazkoak. Hiztunengandik jaso bezala idatzita gelditu ziren akordioan, eta izen horietako asko praktiko bezain ederrak dira, Mikel Belaskok azaldu digun bezala.

Hemen entzun daiteke Belaskorekin egindako elkarrizketa.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra