1813an tropa angloportugaldarrek Donostia erre eta suntsitu zuteneko gertakariak ezagutarazteko egitasmoa jarri du martxan Euskomedia fundazioak. Twitter sare soziala erabili dute horretarako.
200 txiotan, uztailaren 10ean hasi eta irailaren 8ra arte, duela 200 urte egun horietan jazotakoaren kronika osatuko dute: Welllingtonek armada aliatuaren burua hartu zuenetik, Zubietako batzarrak Donostia berreraikitzea erabaki zuen arte. Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du proiektuak.
Euskaraz zein gazteleraz egingo dute kronika, @1813tik eta @1813tik_es Twitter kontuak erabiliz, hurrenez hurren. Euskomediaren Twitter eta Facebook kontuen bitartez ere egingo da kontakizunaren hedapena.
Fundazioak zabaldutako oharraren arabera, “zuzenean egingo balitz bezala” emango da 1813an gertatukoaren berri. Donostiako herritarren testigantzak ere jasoko dituzte, garaiko dokumentazioan oinarrituta, “oroimen historikoa sendotzeko”.
Hasi dira jada kontakizunarekin: