argia.eus
INPRIMATU
18 urteko gizon bat espetxeratu dute, Bergaran emakume bati sexu-eraso jarraitua egitea leporatuta
  • Bergarako etxebizitza batean emakume bati hiru sexu-eraso egitea egotzi diote, otsaileko hiru egun ezberdinetan.

Irati Irazusta Jauregi 2023ko martxoaren 01
Bergarako udaletxean ekaineko erailketa matxista salatzen (Argazkia: Bergarako Udala)

18 urteko gizonezko bat espetxeratu dute, Bergaran (Gipuzkoa) emakume bati hiru sexu-eraso egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, udalerriko etxebizitza batean gertatu dira erasoak, otsaileko hiru egun ezberdinetan. 

Astelehen arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak gizonezkoa. Ondoren, Bergarako Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten, eta epaileak atxilotua espetxeratzea agindu du.