Maiatzaren 27an bukatzen da Lehen Hezkuntzako 3. mailako azterketa polemikoaren emaitzak Eusko Jaurlaritzari jakinarazteko epea. Hezkuntza Plataformen Topaguneak jakinarazi duenez, 175 ikastetxetan planto egin diote probari eta elkarretaratzeak egiteko baliatuko dute azken eguna.
Hainbat ikastetxetan kontzentrazioak egiteaz gain, Hezkuntza Plataformen Topaguneak egoeraren bere irakurketa egiteko aprobetxatuko du maiatzaren 27a. "Azterketa inposatu hauei ezetz esateaz nekatuta gaude –diote– eta Euskal Herrian nahi eta behar dugun bestelako ebaluazio propioa aldarrikatuko dugu".
Gogoratuko duzuenez, ikastetxe bakoitzaren bizkar utzi du Jaurlaritzak ebaluazio diagnostikoa egiteko edo ez egiteko ardura eta horrek tentsioak sortu ditu ikastetxeetako zuzendari, irakasle eta gurasoen artean. Probaren inguruan mezu nahasiak eta informazio falta kritikatu du zenbaitek.
Ikastolen Elkartea eta Eskola Publikoko Gurasoen Elkartea, azterketen aurka
Azterketaren kontra agertu da EHIGE eskola publikoko gurasoen elkartea (Lehen Hezkuntzako 340 bat ikastetxe publiko daude EAEn). Ikastetxe bakoitzaren esku utzi du erabakia Ikastolen Elkarteak, "proba horren beharrezkotasunik" ez dutela ikusten adierazi ostean (LHko 55 bat ikastola daude EAEn). Kristau-eskolen kasuan, "printzipioz ez dugu probaren ez alde ez kontra egiten, ikastetxe bakoitzak erabaki dezala; gu beti legearekin gaude, legeak esaten duena konplitzearen alde" (EAEn 133 kristau-eskola ari dira Derrigorrezko Hezkuntzan).
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak azpimarratu du "ikasleek dituzten konpetentziak neurtzeko" azterketa dela. Steilas irakasleen sindikatuko kideei ordea, "susmagarri" zaie "LOMCEk eskatzen duen adin berberetan planteatzea" azterketa hauek. Hezkuntza Plataformen Topaguneak 10 arrazoi eman ditu probari uko egiteko, hala nola euren esanetan "testuingurua kontuan hartzen ez duten proba estandarizatuak" direla, "instrumentalak diren ikasgaiak soilik ebaluatzen" dituela, "ikastetxeak probak prestatu eta gainditzeko akademia bihurtzeko arrisku handia" dagoela, "ikastetxeen sailkapena" ahalbidetzen dela eta Hezkuntza Plataforman Topagunean ebaluazio jarraiaren eta ikastetxearen hobekuntza helburu duen barne-ebaluazioaren alde daudela.
2013an abiatu zuen Eusko Jaurlaritzak Heziberri 2020 plana, sarritan hauspotu duen erronka anbiziotsuarekin: EAErako hezkuntza lege berria sortzea. Baina iritsi da 2020a, eta ez dago legerik; are gehiago, Hezkuntza Sailak apenas aurkeztu duen zirriborro bat legebiltzarrean,... [+]
Hartzen dituen erabakiek eragileen kontsentsua dutela agertzea gustuko du Jaurlaritzak, baina Hezkuntza Sailak bi proiektu atzera bota behar izan ditu epe laburrean, jasotako kritikengatik: Herenegun programa eta eskola-jantokietarako proposamena. EAErako Hezkuntza Legeak ere... [+]
Luis Dorao, San Martin, Lukas Rei, Barandiaran, Umandi… Arabako 27 ikastetxe hauetatik 19 publikoetan egin nahi ditu frogak Eusko Jaurlaritzak martxoaren 5etik aurrera Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasgeletan. DBHn ere Pisa azterketa egitera deituko dituzte 4. mailako... [+]
Ebaluaketak "merkatu eta politika neoliberalen menpe" daudela kritikatu du sindikatuak eta proba "jarraitu eta hezigarrien" aldeko dokumentua aurkeztu du.
Hezkuntza arloan, Hego Euskal Herrian LOMCE legeak markatu du azken urteetako dinamika eta epe laburrean behintzat hala izaten jarraituko du. Hala, ikasturte honetan ere, Jaurlaritzaren Heziberri planak eta bestelako adabakiek puntu batzuen eragina arindu arren, Madrilen... [+]
Jaio aurretik kontra ditu eskola publikoko ordezkariak, eztabaida piztu du ikastolen eta eskola publikoaren artean, eta arautuko dituen hainbat punturekin ez datoz bat eragileak. EAErako Hezkuntza Legea bero dator. Hona afera ulertzeko gakoak.
LOMCE legearen hemendik aurrerako aginduak impassean utzi eta “itun nazionala” iragarri du Espainiako presidenteak. Edo beste era batera esanda, PP, Ciudadanos, PSOE eta ahal balitz beste alderdi txikiagoren baten babesa bilatuko duen hezkuntza lege berri bat,... [+]
Milaka lagun Hego Euskal Herriko hiriburuetan egin diren manifestazioetan, eta lanuzte eta protestak ikastetxe askotan.
Milaka lagun Hego Euskal Herriko hiriburuetan egin diren manifestazioetan, eta lanuzte eta protestak ikastetxe askotan. LOMCE eta Heziberriren aurka eta hezkuntza sistema propioaren alde egindako mobilizazioen balorazio "oso positiboa" egin dute deitzaileek:... [+]
"Azaroaren 24an, EHUko errektoretzarako hauteskunde egunean, Leioako campusa ikasle haserrez beteko dugu –iragarri dute Ikasle Abertzaleek–, EHU instituzio burges eta zapaltzaile gisa errefusatzen dugula argi adierazteko, eta ikasle boterearen artikulazio bidez... [+]
"Legegintzaldi honetan EAErako Hezkuntza Legerik onartzen ez bada, porrot itzela izango da, guzti-guztiontzat". Hala mintzatu da Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, ikastolen hasiera ekitaldian.
Kanpo-azterketa berriak, aldaketak ikasgaietan, ingelesezko ordu gehiago, ebaluaketa irakasleei, mugimenduak goi-karguetan… Bero dator ikasturtea Hego Euskal Herrian, LOMCE, Heziberri, Ingelesez Ikasteko Programa edota D ereduaren zabalkuntza tarteko.
Kanpo-azterketa berriak, aldaketak ikasgaietan, ingelesezko ordu gehiago, ebaluaketa irakasleei, mugimenduak goi-karguetan… Bero dator ikasturtea Hego Euskal Herrian, LOMCE, Heziberri, Ingelesez Ikasteko Programa edota D ereduaren zabalkuntza tarteko.
Zilegi al da gurasoen iritzia eta nahia aintzat hartu gabe Irakasle Klaustroak erabakitzea LH 3ko proba polemikoa egin ala ez egin? Eta irakasleena kontuan izan gabe eskolako zuzendaritzak hartzea erabakia?