argia.eus
INPRIMATU
17 urteko neska batek zazpi pertsonak bortxatu dutela salatu du Gasteizen
  • Segurtasun Sailak jakinarazi du abuztu hasieratik adingabeak salatutako sexu erasoa ikertzen ari dela Gasteizko Adingabeen Fiskaltza. Gasteizko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du gaur 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazan.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 07a
Gasteizko Mugimendu Feministaren elkarretaratze bat artxiboko irudian. Argazkia: Hala Bedi.

Ertzaintzak ez du datu gehiagorik eman. El Correo egunkariak ordea, hainbat xehetasun argitaratu du. 17 urteko neskak salatu du zazpi mutilek egin ziela sexu erasoa. Haietako batekin geratua zen Gasteizko berdegune batean eta hura beste seirekin agertu zen. Neskak talde bortxaketa salatu zuen abuztuan. Adingabeek aldiz, diote sexu harremanak onartutakoak izan zirela eta bortizkeriarik ez zutela erabili.

Ikerketapean dagoen mutil bat adingabeen zentro batera eraman dute eta beste lauk urruntze-agindua dute. Ertzaintza bideo edo irudien bila dabil, biktimak uste duelako erasoa grabatuta dagoela.

Gasteizko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu gu irailaren 7rako, 19:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.