Lan erregulazioko 26.600 txosten aurkeztu dituzte Hego Euskal Herrian, Berria-k kaleratu duenez. Lan erregulazioko txostenak aurkeztu dituzten enpresetan langileen %84ari eragin dio.
Bizkaia izan da txosten gehien aurkeztu dituena: 10.945 guztira. 69.101 langileri eragiten die txosten horiek. Gipuzkoan 7.052, 45.885 lagun aldi baterako kaleratuz. Nafarroan 5.600, 22.000 langileri eraginez. Azkenik, Araba izan da txosten gutxien aurkeztu dituena; 2.998 aurkeztu ditu, eta 29.287 behargini eragin die.
Datu horiek aldi baterako badira ere, kezka sortu dute langabezia datuek. Gaur emango dute martxoko datuaren berri Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, eta inoizko daturik txarrenak espero dira. Hori horrela, Bruselak langabezia sistemak laguntzeko 100.000 milioi euroko funts bat sortzea proposatu du.