Haize Berriak Koordinakundeak Ultra Korrikaren lehenengo edizioa antolatu du, Sacyr Concesiones SL-k sustatutako makroproiektu eolikoek mehatxatzen duten mendiak eta haranak defendatzeko helburuarekin. Zeharkaldia ekainaren 26 eta 27an izanen da, eta Nafarroako 50 herri baino gehiago zeharkatuko ditu 165 kilometroetan. Roberto Pascual korrikalariak egingo du etenik gabeko zeharkaldi hau.
Roberto Pascual "Paski"-k egingo du etenik gabeko zeharkaldia, Nafarroan 165 kilometro eginen dituena eta 50 herri baino gehiago zeharkatuko dituena. Ibilbide guztia osatzeko 40 ordu beharko direla kalkulatu dute.
Ultra Korrikak agerian utzi nahi du SACYR enpresaren makroproiektu eolikoen mehatxupean dauden mendien "izkutuko aberastasuna". Proiektuak 195m altuerako 56 haize-sorgailuak jarri nahi ditu Esteribar, Erro, Anue, Ezkabarte, Odieta, Eguesibar, Xulapain, Lizoain Arriasgoiti eta Olaibarren. Antolatzaileen esanetan energia berriztagarriei lotutako makro proiektu hauek "gehiegikeri" bat dira, eta berehala etetea eskatzen dute.
Ekimen ikusgarri honekin, Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari eskatzen diete "trantsizio energetikoa eta berriztagarrien garapen demokratiko bat ahalbidetuko duen prozesu sozial bat" abian jartzea.
Ultra Korrika honetan parte hartzeko hainbat gomendio eta informazioak eman dituzte. Ibilbidea, zati gehienetan bidezidorretatik eta mendiko bideetatik igarotzen da, eta parte hartzaileek beren materialaz eta janariaz zein uraz arduratu behar dira (ibilbidearen zehar iturriak daude). Ez dago izen-emate preziorik.
Ultra Korrika honekin ekonomikoki kolaboratu nahi duena kilometroen erosketa sinbolikoa edota donazioak egin ditzake.
Nafarroako parke eolikoen ugaltzearen inguruan erreportajea egin du Ahotsa.info-k Sustrai Fundazioaren laguntzarekin: