Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi duenez, hurrengo egunetan zenbakiak gora egiteko arriskua du.
Kurduek eta Siriako gobernuak adostasuna lortu dute, eta hala, Bashar Al Assad agintariak tropak bidali ditu jada, Siriako Kurdistanen Turkiak okupatu dituen lurrak berreskuratzeko asmoz. Indar kurduek Serekaniye hiriaren kontrola berreskuratu dute eta turkiarren mehatxupean zen Manbij hirira sartu dira milizia siriar-kurduak.
Bitartean, 160.000 errefuxiatu daude jada Turkiaren erasoa hasi zenetik, baina NBEk esan duenez, “zifra hori gorantz joan daiteke”. Lurreko erasoek eta bonbardaketek ez dute etenik.
Hildako ugari daude jada, asko zibilak, eta artean herri kurduaren liderretako bat zen Hevrin Khalaf. Siriako Etorkizuneko Alderdiko idazkari nagusia zena exekutatu dute Turkiaren aldeko mertzenarioek, Siriako Indar Demokratikoaren buruzagietako batek aditzera eman duenez.
Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetako presidente Trumpek militar estatubatuar guztiak erretiratzeko agindu zuen igandean. Turkiako presidente Erdogani mehatxu egin dio: Altzairuaren arantzelak gogortuko ditu, Turkiak erasoa eten ezean.