Chrysallis EH Elkarteak jakinarazi du berria. Ekai gaztearen amak semearen gorpua hilik topatu du otsailaren 15eko goizean. Gizarte osoak galdutako borroka dela nabarmendu dute.
Ekaik egunero aurre egin beharreko borrokak nerabe batentzat gehiegi izan litezkeela ondorioztatu du Chrysallisek. Erregistroan izen-aldaketa lortzeko, Gurutzetako ospitaleko “genero unitatean” inoiz heldu ez eta behar zuen hormona-tratamendua jasotzeko edo institutuan bere errealitatea azaldu eta errespetatzeko egin ez zen formakuntza-saioa ematea lortzeko borrokak jarri dituzte adibidetzat.
Orain arte bezala, lanean jarraituko dutela adierazi dute, aniztasuna ulertu eta informatuta dagoen gizartea lortu arte. *Direnak diren eta izatea ukatzen zaien gazte guzti horiengatik lanean jarraituko dugu*.
Hemen irakur dezakezue Chrysallisen oharra.,
Elkarteak babes osoa eskaini dio familiari. Ez da samina adieraziz zabaldu den mezu bakarra izan. Kattalin Minerrek atzo eman zuen gertakariaren berri eta transfobiaren indarra nabarmena dela adierazi zuen. Ondarroako Udalak ere transfobiarik gabeko herri aske baten mezua zabaldu du txio bidez.
Ondarroako 15 urteko mutil transexual batek bere buruaz beste egin duela jakin berri dut. Ez dakit nola helarazi nire samina haien familia, gertuko eta herriari.Gaur presente heriotza hau, gaur presente transfobiaren indarra, baina baita ere, gaur presente elkartasun beroena.
— Kattalin Miner (@MKattalin) February 15, 2018
Ekai joan zaigu.
Pertsona guztiak libre izango garen herri baten alde.
Transfobiarik ez. Ez hemen, ez inon. pic.twitter.com/ooUZLYi7GK
— Ondarroako Udala (@UdalBarriak) February 16, 2018