argia.eus
INPRIMATU
Atxilotuetako batzuk asteartean hasiko dira epailearen aurrean deklaratzen
  • Astelehenean Guardia Zibilak atxilotutako hamabi abokatuek eta lau herritarrek asteartetik aurrera deklaratuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, euren abokatuek lagunduta.

ARGIA @argia 2015eko urtarrilaren 13a
Astelehenean atxiloketen aurkako manifestazioak egin dira hainbat herritan. (Arg: Hamaika Telebista)

Naizeko kazetari Alberto Pradillaren arabera, asteartean Arantxi Aparicio, Eukene Jauregi, Amaia Izko, Onintza Ostolaza eta Haizea Ziluagak deklaratuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Atxiloketen ondorioz, ezker abertzaleko 35 kideren kontrako epaiketa bertan behera geratu da astelehenean.

Atxiloketak hasi ziren unetik orduz orduko jarraipena egiten ari gara ARGIAn.