CEAR kexu da Espainian inoiz baino asilo-eskaera gehiago egon diren urtean, 54.000, aldeko ebazpenen portzentajea % 35etik % 24 murriztu delako. Astearte goizean, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR),prentsaurreko batean, 2018an Espainiako Estatu osoan erregistratu ziren asilo-eskaeren datuak aurkeztu ditu.
Datu horien arabera (iturria: Barne Ministerioa), 1.595 pertsonak eskatu zuten asiloa Euskal Autonomia Erkidegoan: 973 Bizkaian, 385 Araban eta 237 Gipuzkoan.
EAEn egindako eskaera guztien artean, Euskadiko CEARek 974ri lagundu die (% 61): 478 emakumeek egin zituzten, eta 496 gizonek. Nazionalitateei dagokienez, Venezuela izan zen Euskadiko CEARek lagundutako eskaeren jatorrizko herrialde nagusia (% 34); ondoren, Kolonbia (% 8) eta Honduras (% 4,7).
Elkarrizketa hau Bilbo Hiria irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.