argia.eus
INPRIMATU
153 migratzailerekin, porturatzeko baimenaren esperoan dago Aita Mari itsasontzia
  • Igandetik astelehenera bitartean, bi erreskate gauzatu ditu Aita Mari ontziak Mediterraneo itsasoan. 153 pertsonarekin, momentuotan bete-beteta dago ontzia.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 11
(Argazkia: Pablo GarcĂ­a)

Igandean 93 pertsona erreskatatu zituzten Mediterraneoko uretan, eta astelehenean beste 60. Guztira 153 pertsona hartu ditu 150 kiderentzat tokia duen Aita Mari itsasontziak; beteta datza, alegia. Eskifaiako kideen arabera, erreskatatutako pertsonak egoera onean daude. Horietatik 51 adin txikikoak omen dira, eta haurdun dauden hiru emakumezko ere badaude tartean. Emandako informazioaren arabera, igandean erreskatatutakoen gehiengoa afrikarrak dira, eta astelehenean jasotakoen artean bangladeshtarrak dira nagusi.

Portu seguru baten porturatzeko baimena lortzeko esperoan dago itsasontzia. Itsas Salbamendu Humanitarioaren arabera, Italiakoak eta Maltakoak dira portu seguruenak.