argia.eus
INPRIMATU
1.500 lagun bildu ziren Bilbon amnistiaren aldeko manifestazio nazionalean
  • Larunbatean Bilbon Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak deitutako manifestazio nazionalean 1.500 pertsona batu ziren, Gara-ren arabera.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko ekainaren 26a

Amnistia osoa eskatu eta preso bakar bat ere “bakarrik geratuko ez dela” argi uzteko egin zuten manifestazioa. Manifestazioari atxikimendua adierazi zioten hamar euskal preso politikok eta euren argazkiak izan ziren ibilbide osoan zehar: Emilio Marigorta, Jon Kepa Preciado, Ibai Aginaga, Dani Pastor, Asier Guridi, Oskar Barreras, Igor Gonzalez Sola, Saioa Sanchez, Mikel San Sebastian eta Patxi Ruiz, presoak hain zuzen.

Bereziki, Iñaki Bilbao “Txikito” izan zuten gogoan, larunbatean 27. eguna bete zuen gose greban “independentzia eta sozialismoaren alde”. 16 kilo galdu ditu dagoeneko, eta jakinarazi zuteneran arabera edaten duen ura asimilatzeko zailtasunak izaten ari da bere gorputza.  

Herri Norte Taldeko kideak elkartasunez gose greba txandakatua egiten ari dira, eta hauekiko elkartasun keinuak izan ziren ere.

Herri Norte Taldeko kideekiko elkartasun keinuak izan ziren, egiten ari diren gose greba txandakatua dela eta