argia.eus
INPRIMATU
15 urtez hutsik egon den hotela okupatu dute Legutioko gazteek
  • "Desjabetuon Hotela" proiektuari hasiera eman diote Legution, herriko gazte talde batek 15 urtez hutsik egon den hotel bat okupatu ostean

Hala Bedi @halabedi 2019ko abenduaren 31
Dozenaka gazte ari dira auzonalean. (Argazkia: Gedar)

Legutioko gazteek duela astebete okupatu zuten herrian 15 urte hutsik zeraman hotela. Azken astean hainbat lan eta ekintza burutu dituzte bertan, baita atontze lanei ekin ere. “Desjabetuon Hotela” izendatu dute proiektua eta herri mailan aurkeztu ostean Euskal Herri osora zabaldu dute berria.

Espekulazioaren islada izan da 15 urtez Legutioko herrian bertan eraikitako hotela. Ez du inolako erabilerarik izan urte guzti hauetan. Orain, “bizia eta kolorea” eman nahi diote espazioari.

Legutio eta Araba osoko gazteak aritu dira proiektua atontzen. “Elkartasunean eta auto-antolkauntzan” oinarriturik harreman berriak sortzeko parada izango dute eraikinean, “gizarte kapitalistaren baitan ematen diren kontsumo harreman indibidualistak deuseztatzea.

Aurrerantzean espazio berri honetan burutuko dituzte dagoeneko Legution antolatzen diren dinamika kultural, politiko eta sozial desberdinak. “Jai eredu kapitalistari” alternatiba erakitzeko espazio bezala ere egikarituko dute Desjabetuon Hotela, “drogen eta alkohol kontsumoan oinarritzen den sozializazio ereduarekin kritikoa izango dena”.

Proeiktuaren tamaina dela eta, herritik haragoko borroken aterpe ere izango da ikuspegi “nazionala” izango baitu: “Dominazio kapitalistaren tirania gainditzeko borrokei bultzada emango die”.

Gedar.eus kazetan proiektuaren aurkezpen bideoa zabaldu dute: