Txiapasen Aldeko Taldeak, Esko Zap %100 amets haziak lelopean, egitarau zabala prestatu du aste zapatistarako.
Aste zapatista antolatzen duten 15. aldia da eta gerturatzen direnei, bestelako mundua posible dela erakustea da helburua.
Ekainaren 15etik, 20ra Eskoriatza kolorez jantziko dute: hainbat hitzaldi, erakustaldi, musika kontzertu eta ipuin kontaketa izango dira besteak beste. Gainera, Chiapaseko hainbat proiektu eta komunitate nola lagundu erakutsiko dute.
Aste zapatistaren egitaraua
Astelehena, 15
- 17:30ean, Udaberri paseoa egingo da, zaharren egoitzatik Santa Marina plazaraino. Bertan txalapartariak izango dira, eta Kenpo (ATAMA) eta Capoeira (Senzala) taldekoek erakustaldia egingo dute.
Martitzena, 16
- 18:00etan, ipuin kontalariak izango dira udal liburutegian. Euskal Herritik Mexikora ipuinez ipuin kontaketa egingo dute Aretxabaletako Kuentistek. Lau urtetik hamar urte bitartekoentzat izango da.
- 18:30ean, Power to the people hitzaldia egingo da kultura etxean, Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibaren eskutik.
Eguaztena, 17
- 18:00etan, Mitologika antzezlana egingo dute Luiz Ezeiza eskolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek.
- 20:00etan, Txiapasetik Euskal Herriko elkartasun plataformak, eta Lumatikek, 20 años tras el levantamiento hitzaldia emango dute.
Eguena, 18
- 17:00etan, herriko plazan slackline erakustaldia egingo da Ibai Egia & Kiaren eskutik. Nahi duenak probatzeko aukera ere izango du.
- 19:00etan, Nai malabarista izango da herriko plazan.
- 20:00etan, gazta porra.
Egubakoitza, 19
- 17:00etan, gaztetxoendako piñata mexikarra izango da.
- 18:30ean, musika eskolakoen kontzertua egingo da, eta Jose Arana egoitzan Alaitzen taldearen kanta mexikarrak izango dira.
Zapatua, 20
- 10:00etan, txupinazoarekin batera, txalapartariek emango diote hasiera egunari.
- 14:30etan, herri bazkari mexikarra izango da. Hamabost eurotan lor daitezke tiketak; Nairan, Aldatzen, Hotelean edo Inkernun. Aretxabaletan, Azkena tabernan ere daude salgai. Bazkalostean berriz, Rosa Sanchez kantautoreak kontzertua eskainiko du eta Imanol Ituño magoaren ikuskizuna egongo da.
- 19:30ean, tonbola.
- 20:00etan, kontzertuak izango dira:
The Smoker Trumpet Grow (Orduña)
Katekesis (Zestoa)
Hobbo (Durango) Creedence Clearwater Revival taldearen bertsioak egingo dituzte.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Goienan argitaratu du Imanol Belokik. Webgune horren CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]