argia.eus
INPRIMATU
15 urte bete dira gaur Garzonek Egin itxi zuenetik
Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko uztailaren 15
1998. urtean egunkaria behin behinean itxi zuten, baita Egin irratia ere. Orain S.Ako langile batzuk atxilotu zituzten. Argazkia: egin10.blogspot.com

1998. urtean egunkaria behin behinean itxi zuten, baita Egin irratia ere. Orain S.Ako  langile batzuk atxilotu zituzten. Xabier Salutregi Egineko zuzendaria zenari 12 urteko espetxe zigorra ezarri zioten erakunde terroristan parte izatea leporatuta. Zuzendariordea zen Teresa Todari 10 urtekoa, ETAri laguntzea leporatuta.

2009an Epaitegiek arrazoi eman zioten Egini, bere lana zilegi zela onartuz. Baina aldeko erabakia beranduegi etorri zen, eta ez zen egunkaria berriro martxan jartzeko aukerarik egon.

Eginen ibilbidea gorabeheratsua izan zen. 1977ko irailaren 29an sortu zen “Euskal Herria eraikitzeko beste instrumentu bat izateko eta garaiko euskal gizarteari bide berriak irekitzeko” egunkariaren lehen zenbakian azaldu zuten moduan.

Herri Batasunarekin eta ETArekin zituen ustezko harremanak argudio gisa erabilita, hainbat instituzio publikok berau baztertzea eta laguntza ekonomikoak kentzea ekarri zuen. Eginek bere historia osoan hainbat arazo ekonomiko izan zituen. Itxi zutenean, Euskadi Informacionek hartu zuen bere lekua, Gara sortu bitartean.