argia.eus
INPRIMATU
15 hilabeteko espetxe zigorra, Maravillas gaztetxearen pareko kamera apurtzeagatik
  • 4.320 euroko isuna ere ordaindu beharko du. Zigorturiko gazteak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegiak epaia berretsi du.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko urriaren 16a

Iruñeko Penaleko 4. Epaitegiaren arabera, 2018ko abuztuaren 11n, Maravillas Gaztetxearen lehen utzarazta baino astebete lehenago, goizeko 5:53an, bi gazte elkartu ziren Rozalejo Jauregiaren, hau da, Maravillas gaztetxea zenaren aurrean, eskailera batekin eta eskalatzeko materialarekin. Parean, Nabarreria Plazako 14 atarian, Iruñeko Udalaren zainketa kamera bat zegoen. Betiere epaitegiaren arabera, kamera askatu eta lurrera bota zuten. Bi gazteetako bat ezin izan dute identifikatu. Besteari, identifikatu dutenari, 15 hilabeteko espetxe zigorra eta 4.320 euroko isuna ezarri zion. Gazteak helegitea aurkeztu zuen, argudiatuz egiletzari buruzko zalantzak zeudela. Baina orain Nafarroako Auzitegiak epaia berretsi du.