142 bisoi europar (Mustela lutreola) baino ez dira bizi Espainiako Estatuan, eta, beraz, espeziearen egoera kritikoa da, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (Miteco) datuen arabera.
Kopuru hori, 130-157 norbanakoren artekoa da estatu osoan, Mitecok koordinatutako zenbatespenaren arabera. Espezie horrekin lotutako administrazio guztien parte-hartzearekin eta CIBIO -Portugal Ikerketa Institutuko eta IREC-CSIC Ehiza Baliabideen Ikerketa Institutuko adituen lankidetzarekin egindakoa.
Bisoi europarra, IRECetik azaltzen dutenez, Espainiako Espezie Mehatxatuen Katalogoan "galtzeko arriskuan" kategorian sartutako espeziea da, eta 2018an Espainiako Estatuan "egoera kritikotzat" jo zuten zazpi espezieetako bat da.
Eskualdeko elkarte eta gobernuen datuen arabera, bisoi europarraren populazioa 500 ingurukoa zen duela bost urte. Nahiz eta 2005etik kontserbazio-estrategia propioa izan eta 2018tik "arrisku larrian" dagoen estatusa izan, ezerk ez du geldiarazi desagertzeko joera: estatu osoan 142 inguru daudela kalkulatzen da, Trantsizio Ekologikoko Ministerioak astelehen honetan argitaratutako azken kalkuluaren arabera. 2000. urtean 1.000 inguru ziren.
Bere lurraldea txikia da, Ebro ibaiaren arroaren goiko aldean bizi da Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Errioxa, Gaztela eta Leongo iparraldea (Burgos eta Soria) eta herriguneren bat Zaragozan.
Gaur egun, hiru azpipopulazio baino ez dira bizi munduan: Europako ipar-mendebaldean (Errusia, oso eremu mugatuetan), Europako hego-ekialdean (Danubio eta Dniesterren deltak, Errumania eta Ukrainan) eta Europa mendebaldean (Espainiako Estatuko iparraldean eta Frantziako Estatuko hego-mendebaldean). Denek XIX. mendearen erdialdetik %95etik gorako murrizketa jaso dutela kalkulatu dute.