Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.
14.000 saski baino gehiagoko eskaera izan dute aurten Errigoran, eta guztira 185.000 euro bildu dituzte Nafarroko euskalgintzara bideratzeko. Hamarkada bat bete du ekimenak, eta jakinarazi dutenez bi milioi eurokoa izan da guztira diru ekarpena.
Antolatzaileen hitzetan, “bete-betea” izan da aurtengo “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka”. Eskuratu duten dirua ondorengoak bultzatzeko erabiliko dute: Ager eremuko AEK; Tutera, Lodosa eta Vianako ikastolak eta eskoletako D ereduko lerroak, eta Agerraldia ekimena.
Urteurrena ospatzeko argazki erraldoi bat osatuko nahi dute Erriberako euskaltzale, auzolangile, ekoizle eta herritarrek. Bertan parte hartzeko, argazkia igotzeko aukera dago Errigoraren webgunean.