Hondakinen artean oraindik identifikatu gabe dauden Palestinarrak ere ikusarazteko helburupean egin dute. Israelek Gazan 18.000 adingabe hil ditu urriaren 7az geroztik. BDZko Elisa Huarteren arabera, “zerrendetan oraindik ezezagunak diren izenak irudikatzen dituzten marra zuriak daude”.
Larunbat eguerdian, Yala Nafarroa Palestinarekin eta BDZ kolektiboek ekitaldi bat antolatu dute Iruñeko Baluarte plazan, 2023ko urriaren 7an Israelen erasoaldia hasi zenetik hildako adingabe palestinarrak gogoratzeko. 30 orduz, 14.000 izen inguru irakurriko dituzte etenik gabe. Hala ere, Gazako Osasun Ministerioaren arabera, benetako kopurua 17.400koa da.
Plazaren erdian, Gazak eta Plaestinak pairatzen duten "isolamendua" sinbolizatzen duen kubo zuri bat jarri dute. Hildako adingabeen izenak irakurri dituzte. Plastiko beltzak jarri dituzte ere, herritarren Gazara bideratutako mezu positiboak idatz ditzaten. Inguruan, jostailu sakabanatuak eta haurrentzako zapatilak, biktima adingabeak irudikatzeko. 250 eta 300 pertsonek hartu dute parte, bai banaka eta bai kolektibo, sindikatu eta alderdi politikoen ordezkari gisa. Besteak beste, Rozalén, Amparanoia eta Fermín Muguruza artisten laguntzarekin egindako bideoak proiektatu dituzte.
Yala Nafarroako Gaxan Sadek azaldu duenez, ekitaldia abenduaren 28an egin dute, "Santu Errugabeen Eguna delako, Herodesek Palestinan haurrak hil zituenekoa gogora ekarriz. Gaur egun, 2.000 urte geroago, oraindik ere biktima errugabeak daude eskualde honetan". Bestalde, BDZko Elisa Huarteren hitzetan, "oraindik identifikatu ez dituztenak ikusarazteko lerro zuriak daude" izen-abizenak dituzten orrietan, "hondakinen azpian adingabeak eta helduak lurperatuta daudelako oraindik".