Euskal Hirigune Elkargoko batzar berezia egin dute 232 hautetsiek, bideokonferentziaz. Aurtengo aurrekontua eta Bizilekuen Tokiko Programa onartu dituzte, baina programa errefusatu eta “anbiziozko etxebizitza politika bat” aldarrikatu du hainbatek.
Datozen urteetarako Bizilekuen Tokiko Programa onartu dute hautetsiek. Berrian jaso duten kronikaren arabera, eztabaida bizia izan zen: etxebizitza sozial gehiago eskatu zuten batzuek, kostaldean eraikuntzak gutxitzea –Lapurdi kostaldean kontzentratzen dira etxebizitza gehien– eta barnealdean areagotzea, baita bigarren etxebizitzak gutxitzea ere, gehiegi eraikitzen dela iritzita. Azken finean, programaren aurreikuspenen arabera, 2026rako 14.000 etxe huts eta 51.000 bigarren etxebizitza izango dira Ipar Euskal Herrian. Gehiago eraikitzearen alde agertu zenik bada, ordea.
EH Bai alderdia kritiko agertu da programarekin eta batzarraren unean elkarretaratzea deitu zuten Elkargoaren egoitza aurrean, “anbiziozko etxebizitza politika bat” aldarri.
Zergak handitu
Bestalde, aurtengo aurrekontuak onartzeko ere balio izan zuen batzarrak: 630 milioi euroko aurrekontua izango du Euskal Hirigune Elkargoak, horietatik 166 milioi inbertsioetara bideratzeko. Besteak beste, zergak handitzea aurreikusi dute, lur zerga, adibidez.